sábado, 16 de diciembre de 2006

Zuen iruzkinak jasotzeko ekarpena

Blogak hezkuntzan ikastaroaren ariketa bat blog baten ekarpen bati iruzkin bat gehitzea da. Ikastaroaren lehenego edizioan http://www.oriapat.net/gurebloga/2006/02/blogak-hezkuntzan.html postean egin genuen eta oraingoan, Zientziak Lankidetzan proiektuko kideentzat sortutako honetan honako honetan egin beharko duzue.

Blogak hezkuntzan
Blogek gero eta protagonismo handiagoa hartzen ari dira internet munduan orokorrean eta baita hezkuntzan ere. Edublogek, hezkuntz blogek, ikas-irakaskuntza prozesuan laguntzeko tresna egokiak dira. Blogosferan ugariak dira irakasleek zein ikasleek egindako blogak, irakasleen hausnarketak jasotzen dituztenak, ikasleentzako materialak, ikasle beraiek egindako lanak... Blog horien bidez komunikazio bide bat irekitzen da, nahi bezain zabala, hezkuntza komunitateko partaideen artean (ikasleak, irakasleak, gurasoak...). Blogek motibagarriak izateaz gain, ikasleen rol aktiboa bultzatzen dute, ikasketetan, IKTen erabileran... Informazioa antolatzeko baliagarriak dira eta esteken bidez informazioa zabaltzeko aukera ematen dute. Blogak oso toki onak dira blogei buruz ikasteko, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle den Gorka Jakoberen Gorkaren ikasbitakoran hausnarketa interesgarria bitakorek ikaskuntzaran egiten duten aportazioaz. Bitakoren onurak irakaskuntzan-eta

No hay comentarios: