lunes, 18 de diciembre de 2006

Jose Mariri erantzuten

Jose Marik proba bat egin du aurreko mezuan eta ezabatzeko eskatzen du baina ez dago zertan, blog honen helburua probak egitea besterik ez baita.

Argazki bat igotzeko prozedurari buruz oso erreza da.
  1. Irudiaren ondoan joango den testua idatzi (ekarpen honetan orain artekoa izango litzateke)
  2. Hurrengo irudian geziak markatzen duen ikonoan klik egin (irudia handiago ikusteko egizu klik irudian bertan):
  3. Ondoren agertuko zaizun leihoan igo nahi duzun fitxategiaren (argazki irudi edo dena delakoa, ahal dela .jpg edo .gif formatuan) kokapena eta nola nahi duzun agertzea zehaztu eta Subir imagen botoian klik egizu:
  4. Elija un diseño aukeran Ninguno hartuz gero argazkia ez da "fijo" geratuko eta zerorrek zure ekarpenaren nahi duzun tokian jarri ahal izango duzu.
Orain Jose Mari eta gainontzekoen txanda da testua gehi irudiren bat igotzeko. Animo bada!

No hay comentarios: